Ezker subiranista eta independentistaren eremuan sortu da Ezkerretik Bilduz taldea. Lehen agerraldia larunbat goizean egingo du, Altsasuko Iortia kulturgunean, helburuak eta asmoak plazaratzeko.
Espainiako eta Frantziako estatuekin «talka politiko eta ideologikoa» egin eta «krisi ekonomiko sistemikoari» aurre egin ahal izateko «tresna teoriko eta antolakuntzakoak eguneratzeko» gogoeta eta proposamen batzuk plazaratuko dituzte Ezkerretik Bilduz taldeko kideek. Ezker abertzalea kudeatzen ari den indar metaketarako estrategia begi onez ikusi arren,«indar ezkertiar subiranisten metaketa antolatzeko eta egituratzeko unea» dela uste dute taldearen sustatzaileek. Hori guztia garatu ahal izateko, zenbait proposamen plazaratuko dituzte, ikuspuntu kritikoz, eta jardunaldi batzuen antolaketa ere iragarriko dute Altsasuko aurkezpenean.
Ezkerretik Bilduz taldea aurkeztuko dute etzi Altsasun
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu