Ezkio-Itsason (Gipuzkoa) ere geltokia izango du abiadura handiko trenak. Eusko Jaurlaritzak eta Ezkio-Itsasoko Udalak geltokia egiteko akordioa lortu dute, eta Espainiako Sustapen Ministerioak oniritzia eman dio erabaki horri, Ernesto Gasco Garraio sailburuak jakinarazitakoaren arabera. Herriarentzat «aukera» bat dela jakinarazi du, baita Goierri bailararentzat ere, Gipuzkoako inguruari zerbitzu «irazkorragoa eta egokiagoa» emango diolako.
AHTak Gipuzkoan izango duen 60 kilometroko ibilbidean egongo den laugarren geltokia izango da Ezkio-Itsasokoa, Astigarraga, Donostia eta Irungoarekin batera; hain zuzen ere, Espainiako Estatuan geltoki gehien izango duen lurraldea.
Ezkio-Itsason ere AHTko geltokia iragarri dute, Gipuzkoako laugarrena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu