Gizartea

Ezpeletan salmenta txikia pottoka ferian, baina giro ona

2007ko urtarrilaren 30a
17:18
Entzun
Gaur ere jende anitz joan da Ezpeletara (Lapurdi) pottoken feriara. Jendea izan da, giro ona ere bai, baina pottoka eta zaldiak 200 bat baizik ez. Duela hogei bat urte 800era heltzen ziren. Salmenta ere lehen handiagoa zen. Gaurkoa txikia izan da.

Gaur pottoken, zaldi eta astoen familiakoen eguna izan da. Bihar behiak eta bildotsak atzemateaz gain, untxi, oilo eta txorien erakusketa gehitu diote egitarauari. Lehen aldia da hori antolatu duela Herriko Etxeak. Helburua, feria bizirik atxikitzea da.

Aspaldiko hitzordua da Ezpeletako pottoka feria. 200 bat urte ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.