Atxiloketak

Faltzesko bizilagun bat atxilotu du Guardia Zibilak, beren kontrako "atentatuagatik" eta "erresisentzia handia" jartzeagatik

39 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Guardia Zibilak larunbat gauean Faltzesen (Nafarroa). Eurak erasotzea eta "erresistentzia handia" leporatzen diote atxilotuari. Faltzesko hirigunean autoan abiadura handian zebilela eta, bizilagun batzuk ohartarazita, inguratu ziren Guardia Zibileko kideak atxilotuarengana. Autoa gerarazi eta dokumentazioa eskatu ziotenean, beren kontra kolpeka hasi zela adierazi dute Guardia Zibileko iturriek.

2003ko abuztuaren 25a
12:46
Entzun 00:00:0000:00:00
Hain zuzen ere, 39 urteko F.R.M.J. autotik suak eta garrak hartuta atera zela jakinarazi du Guardia Zibilak, "irainka". Halaber, atera bezain pronto guardia zibiletako bati lepotik heldu ziola, atorra hautsi ziola, eta hainbat ostikada eman zizkiola agertu dute. Horregatik atxilotu zuten: eraso egiteagatik, eta atxilotzerakoan erresistentzia handia jartzeagatik.

Atxilotuaren kolpeak jaso zituen guardia zibila Faltzesko osasun zentroan artatu behar izan zuten. Guardia Zibileko iturrien arabera, uzkurdura dauka ezker izterrean, hematoma lepoan eta min handiak sabelean.

Atxilotua epailearen esku utzi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.