OSASUNA

Farmazietan 131 GIB kasu atzeman dituzte bost urtean

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako botiketan egiten dituzte test azkarrak. %0,9 izan dira positiboak.

Garikoitz Goikoetxea.
2014ko apirilaren 4a
11:23
Entzun

Bost urte dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako farmazietan GIBaren azterketa egiten hasi zirenetik. Test azkarrak egiten dituzte. 14.140 proba egin dituzte orain arte; %73 gizonezkoak dira, 35 bat urtekoak. 

Farmazietan aukera jartzeak erraztasuna ekarri du proba egiteko, Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuaren ustez: "Bestela testa egingo ez zutenek edo berandu egingo zutenek proba egitea lortu da". 131 pertsonari atzeman diete GIBa —aztertutako guztien %0,9 dira—.

Gaixotasunari aurre egiteko neurriak areagotzen ari direla azaldu du Darponek —iaz Osakidetzan 143 kasu berri atzeman zituzten; azken urteetako kopuru txikiena da—, baina badirela lortu gabeko bi erronka: homosexualen artean mezua zabaltzea —kutsatu berrien %56 dira— eta diagnostikoa azkarrago egitea —erdiek baino gehiagok gaixotasuna aurreratua izaten dute atzeman aurretik—.

Sifilisa ere bai

GIBaren proba arrakatatsua zela ikusirik, sexu harremanen bidez kutsatzen diren beste gaixotasun batzuekin ere hasi dira proba egiten; sifilisarekin, adibidez. 673 proba egin dituzte orain arte, eta 25 izan dira baiezkoak (%4). "Errealitatea hor dagoela erakusten dute datuek".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.