Komunikabideak

Felix Ibargutxiri eman diote prentsako Argia Saria

2007ko urtarrilaren 26a
17:42
Entzun
Gaur arratsaldean banatu dituzte, Lasarte-Orian (Gipuzkoa), XIII. Argia Sariak, 2006an "euskarazko komunikazioan nabarmendu" direnen artean, eta prentsa idatzian Felix Ibargutxi El Diario Vasco egunkariko kazetariari eman diote. "Euskarazko kultur produkzioaren jarraipena zorrotz eta oso hurbilekoa egiten du. Alor horretan, eguneroko aktualitatearen jarraipena egiteaz gain, gure gizon honekbadaki ezkutuagoko harribitxietara iristen eta horiek erreportaje ederretan azaltzen", esan du Argia-koek.

Irratikoa Jojo Bidart Irulegi Irratiko kazetariari eman diote. "Komunikazioa maite duten beste militante batzuekin batera, aurten 25 urte beteko dituen Irulegiko Irratiaren sortzaileetakoa izan zen".

Telebista arlokoa ETB1eko Wazemank umore saioari. "Gure herri suminkor honetan guztiok irri eta farre egitea lortu dute. Horrek adierazten du publiko zabalarentzako lan egiteaz gain zabaltasunez jokatzen dutela beren umorea egiterakoan".

Sareko Argia, Jakintza Ordiziako Ikastolako Manu Olano, Maite Goñi eta Jokin Lacalle IKTeroak taldeko kideei. "Irakasle talde hau informaziorako teknologia berrietan trebatu da eta esperimentatudutena bere ingurukoekin bezala herritar guztiokin partekatzen ari da eten gabe. Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) hezkuntzarekin nola uztartu erakusten digute beren izenak dioen bezain ero ez dauden irakasleok".

Publizitatekoa Oarsoaldeko Garapen Agentziko Euskara Batzordeari, Eta zuk zer? kanpainagatik. "Gaur saritu nahi izan dugun kanpaina honek gogorarazi digu komunikazioaren oinarria den hizkuntza bera oraindik arazo delahemen. Euskal irrati publikoetan joan den urtean entzun ditugun iragarki batzuetan euskara normaltzeko egiten diren ahalegin ugarien aipamenaren ondotik, haurrek galdetzen zieten gurasoei: 'Eta zuk zer?'".

Eta merezimenduzkoa Aizu AEKren aldizkariari, 25 urte bete dituela-eta. "Euskarazko prentsa krisi betean zegoen garai hartan, aldizkari berri bat sortu etabiziarazteko oso argi eduki behar zen xedea: euskararen irakaskuntza bultzatzea etaeuskara ikasten ari ziren helduei beren neurrira egindako komunikabide berri bateskaintzea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.