Fermin Vila epaitzen ari dira egunotan Belfasten

Espainiako Auzitegi Nazionalak egindako bi euroagindu eskaera aztertzen ari dira Ipar Irlandako auzitegian

Erredakzioa
2011ko ekainaren 1a
00:00
Entzun
Fermin Vila Mitxelena irundarra Belfasteko auzitegian epaitzen ari dira, Espainiako Auzitegi Nazionalak egindako bi eskaera direla eta. ETAko kide izatea egozten dio Auzitegi Nazionalak, eta, hori argudiatuta, Espainiaren esku uzteko eskatua dio Ipar Irlandari, bi euroagindu igorrita.

Horri erantzunez, 2010eko ekainean atxilotu zuten Vila Belfasten, eta preso daukate ordutik. Urrian ere beste euroagindu eskaera bat aztertu zuen Belfasteko auzitegiak, baina ez zuen onartu. Atzo hasi eta bihar amaituko den epaiketan Espainiaren eskaria onartzen badute, estraditatu egingo dute Vila. Herrikidea aska dezatela eskatzeko, protesta egingo dute Irunen bihar, 20:00etan, PSEren egoitzaren aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.