Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroarentzat, «Espainian ETAko terroristek eragindakoak dira biktima bakarrak», eta haiei dagokie «egia kontatzea». Ministroari elkarrizketa egin diote Terrorismoaren Biktimen Fundazioaren (FVT) aldizkarian.
Fernandez Diazen adierazpenak kontraesangarriak egin ditu aldizkarian, ezker abertzalearen jarrera aldaketa onartzen duelako, baina gero sinesgarritasunik ez daukala esaten duelako. Alde batetik, ETAk berriro atentaturen bat egitea «zaila» dela dio, besteak beste «bere aldeko herritarrek desegiteko eskatzen diotelako». Bestalde, Fernandez Diazentzat, ezker abertzaleak ez dauka sinesgarritasunik, «adierazpen arranditsuak eta harroak egiten dituelako, baina gero ekintzekin berresten ez dituelako».
Fernandez Diazen ustez, ezker abertzalearen bide politikoen aldeko apustua sinesgarria izango da «sortutako mina onartzen duenean» eta ETAri desegiteko eskatzen dionean: «Ez da demokrata bihurtzen gauetik goizera».
Fernandez Diazentzat, ETAk eragindakoak baino ez dira biktimak
Ezker abertzalearen jarrera aldaketaren garrantzia onartu du, baina dio ez duela sinesgarritasunik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu