Bakea eta bizikidetza

Fernandez: "Ez dago dudarik ETAren terrorismoari zilegitasuna kentzeaz"

Herenegun programa defendatu du Eusko Jaurlaritzak Bake eta Bizikidetza idazkariak, zenbait alderdik eta ETAren biktimen elkarte batzuek egindako kritiken ondoren. 1960-2018 aroaz gogoetatzeko unitate didaktiko bat da.

Ezenarro, Alonso eta Fernandez, materialaren aurkezpenean. JON URBE, FOKU
2018ko urriaren 18a
20:17
Entzun

"Gatazkaren teoria elikatzea" eta biktimak eta gertaerak "nahasi eta berdintzea" egotzi diote Eusko Jaurlaritzari ETAren biktimen 19 elkartek. Joan den astean aurkeztu zuten Herenegun programa, eta kritikak eragin ditu dagoeneko. Jonan Fernandezek, ordea, ukatu egin ditu egotzitakoak: "Herenegun programan ez dago dudarik ETAren terrorismoari zilegitasuna kentzeaz".

Biktima elkarteez gain, PPk eta PSEk ere jo dute Herenegun programaren aurka. PPko Borja Senperrek, esaterako, berari egindako elkarrizketa bat unitate didaktikotik kentzeko eskatu du: "Onartezina da ikasleek sinetsi ahal izatea ETAk nolabaiteko justifikazioren bat izan zuela". PSEko Antonio Pastorrek ere materiala zuzentzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, "hizkera argi eta garbiarekin" jaso dezan ETAk ez zuela zilegitasunik izan.

EAJren gobernukidea da PSE, baina Fernandezek azaldu duenez, alderdiek ez dute parte hartu programaren diseinuan. Eremu "tekniko profesionaletik" egina dela defendatu du, baina prest agertu da zuzenketak egiteko.

Ekarpenen txanda, orain

Joan den ostegunean aurkeztu zutenHerenegun unitate didaktikoa. Bost koaderno eta beste hainbeste dokumental prestatu dituzte, eta ikus-entzunezkoen aholkulari gisa aritu dira Mariano Ferrer, Mari Carmen Garmendia eta Juan Pablo Fusi. Orain, Jaurlaritzak talde parlamentarioei, Eskola Kontseiluari eta beste eragile batzuei igorriko die dokumentazioa, ekarpenak egin ditzaten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.