Fernando Javier Blanco iheslaria hil da, Kanbon
KANBO. Fernando Javier Blanco euskal iheslaria hil zen asteazkenean, Kanbon (Lapurdi), gaixoaldi luze baten ondoren; 72 zituen. Blancok Ipar Euskal Herrira ihes egin zuen 1970eko hamarkadan, eta Venezuelan zenbait urtez bizi ondoren, Iparraldean bizi zen geroztik. 1984an Baionan GALek hil zuen Santos Blancoren anaia zen. Urriaren 23an, 08:30ean, omenaldia egingo diote Miarritzeko krematorioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu