Fiskalak espetxe zigorra nahi du lau lagunentzat, pintaketa batzuengatik
AHTaren aurka Zizurren (Nafarroa) pintaketa batzuk egitea egotzita, lau pertsona epaitzekoak dituzte gaur Iruñeko auzitegian. Fiskalak espetxe zigorra eskatu du haientzat: hirurentzat, hogei hilabetekoa, eta beste batentzat, bi urtekoa. Kalteak sortzea leporatzen die laurei, eta bati, bi alditan egitea pintaketak. Iazko apirilean agertu ziren pintaketak, Zizurko kale batean. Espetxe zigorraz gainera, guztira 20.000 euroko isuna eta Zizurko Udalarentzat 2.500 euroko kalte-ordaina emateko agintzea ere nahi du Fiskaltzak. Auzipetuei babesa azaltzeko, elkarretaratzea egingo dute auzitegiko atarian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu