Fiskalak zigor eskaera jaitsi du Azkonarentzat
MADRIL. Fiskalak zazpi urtetik laur urtera jaitsi du Ibai Azkona gaztearen aurkako zigor eskaera, Espainiako Auzitegi Nazionalean atzo eginiko saioan. Azkonari 2006ko urrian Iruñeko banketxe bateko diru-kutxa automatikoan lehergailu bat jartzea leporatu diote. Azkonak, ordea, torturatu egin zutela salatu du epaiketan; bere abokatuak absoluzioa eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu