Fiskaltzak 23 urte eskatu ditu Makazaga eta Jauregirentzat

Gorka Landaburu kazetariaren aurkako atentatuan parte hartzea leporatuta epaitu dituzte

Agentziak
Madril
2012ko otsailaren 10a
00:00
Entzun
Gorka Landaburu kazetariaren aurkako atentatuan parte hartzea leporatuta, Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak 23 urteko espetxe zigorra eskatu du Xabier Makazaga eta Oskarbi Jauregirentzat. Atzo hasi zen epaiketa, eta bi akusatuek uko egin zioten fiskalaren eta defentsaren galderei erantzuteari. 2001eko maiatzaren 14an, Landaburuk lehergailu bat jaso zuen Zarautzen, etxean. Lehergailua pakete batean zegoen ezkutatuta, eta hura ireki zuenean eztanda egin zion. 2001eko ekainaren 26an, ETAk bere gain hartu zuen atentatua.

Egun hartan gertatutakoaren testigantza eman zuen Landaburuk atzo. «Ni kazetaria naiz, eta eskuak moztu dizkidazue, ezkerreko begia itsu utzi didazue eta gorputzean hainbat orbain ditut, baina ez didazue mingaina kendu», esan zuen, Makazaga eta Jauregi aurrean zituela. Auzitegiaren kanpoaldean eginiko adierazpenetan, Landaburuk nabarmendu zuen «aurrera begiratu» nahi duela, «baina gertatutakoa ahaztu gabe».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.