Espainiako Auzitegi Nazionalean Segi gazte erakundeko kide izatea egozten zaien sei gazteren aurkako epaiketa egiten ari dira eta gaur fiskaltzak orain arte egiten zuen hamar urteko zigor eskaera zazpi urtera jaitsi du. Asier Tapia, Zigor Ruiz, Eneko Aizpuru, Garikoitz Mujika, Araitz Zubimendi eta Oier Oa dira sei auzipetuak, nahiz eta azken hori ez den epaiketa saioetara agertu. Ondorioz, hura bilatu eta atxilotzeko agindua eman zuen epaileak.
Atzo, akusatuek fiskalaren eta epailearen galderei erantzuteari uko egin zioten, baina beren abokatuen galderak erantzun zituzten, eta ukatu zuten Segi "erakunde terrorista" dela. Beraiek ez dutela ez terrorismoarekin ez indarkeriarekin zerikusirik duen jardunik egin ziurtatu zuten. Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoaren aldeko lana besterik ez dutela egin azaldu zuten, eta hori baliabide politiko soilekin egin dutela.
politika
Fiskaltzak hamar urtetik zazpira jaitsi du Segikoak izatea egotzitako sei gazteren zigor eskaera
Asier Tapia, Zigor Ruiz, Eneko Aizpuru, Garikoitz Mujika, Araitz Zubimendi eta Oier Oa dira sei auzipetuak, nahiz eta azken hori ez den epaiketa saioetara agertu. Hura bilatu eta atxilotzeko agindua eman du epaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu