Bikotekidearekin alokatutako gela batean bizi zen Flor Maria Camacho Torres, 29 urtekoa. Gela hartan bertan hil zuen gizonak, Hector David Morejon Garciak. 22 urte zituen gizonak, eta, andrea hil ondoren, bere buruaz beste egin zuen. 2007ko apirilak 20 zituen.
Ikusi gehiago
Gizonaren gorpua aurkitu zuten aurrena, arbola batetik zintzilik, Tuterako Jesusen Bihotzaren estatua dagoen muinoaren inguruan, Nafarroan. Auzo batek aurkitu zuten gorpua, 09:30 inguru zirela. Poliziak heriotza hori ikertzen ari zirela, emakumearen lankideek abisua eman zuten, Camacho ez zela lanera joan goiz hartan. Bikotea bizi zen etxeko jabeari eman zioten abisua, eta hark Poliziari.
Poliziak 16:00ak aldera joan ziren etxera, eta bikoteak lo egiten zuen gelako ohearen azpian aurkitu zuten emakumearen gorpua. Itota hil zuen Morejonek. Ekuadorkoak ziren biak sortzez, eta bost hilabete zeramatzaten elkarrekin.
Auzia artxibatu egin zuten, hiltzailea suizidatu egin zenez.