Bakea eta bizikidetza

Foro Sozialak ohartarazi du kontakizunari buruzko desberdintasunak gailentzen ari direla

Alderdi politikoei dei egin die legealdiaren lehen zatiko "elkarrizketa giroa eta akordioak" berreskuratzera.

Foro Sozialak gaur eskain duen prentsaurrekoko irudia.
Gorka Berasategi Otamendi.
2018ko abenduaren 13a
10:31
Entzun

Kezka agertu du Foro Sozialak. Bake eta bizikidetzaren arloan alderdi politikoen arteko desberdintasunak orain arte lortutako akordioak baino pisu handiagoa hartzen ari direla ohartarazi du. Gatazkaren kontakizunean ikusten du aurrera egiteko korapilo nagusia.

Azken urteetan, alderdi politikoek zenbait alorretan "ekarpen positiboa" egin dutela nabarmendu du Foro Sozialak. "Hala nola, ETAren armagabetze eta disoluzioan, indarkeria mota guztietako biktima guztiek egia, justizia eta erreparaziorako duten eskubidearen inguruan, biktimei egindako omenaldien edota salbuespeneko espetxe politikaren aldaketaren inguruan". Guztien artean, aurrerapausorik garrantzitsuena "Memoria eta Bizikidetza lantaldea bera" da, kolektiboaren iritziz. Akordio horiek erakundeetan eta erakundeetatik kanpo lortu direla gaineratu du, eta euskal gizarteak urrats horiek "elkarbizitza demokratikoari eginiko ekarpen gisa" ulertzen dituela.

Aldiz, "legealdiaren lehen zatian" lortu diren adostasunen ondoren, azkenaldian "urrats kezkagarriak" izan direla ohartarazi du Foro Sozialak. Haren esanetan, desadostasunek gain hartu diete adostasunei Polizia gehiegikerien legeari, Herenegun programari edota Memoria eta Bizikidetza lantaldearen ondorio txostenari dagokienez.

"Foro Sozialak errespetatzen ditu" alderdiek gatazkaren kontakizunari buruz izan ditzaketen desadostasunak, baina beharrezkojo du azken hilabeteetako joera zuzentzea. "Euskal jendarteak ez luke ulertuko alderdi politikoek elkarbizitza demokratikoaren eraikuntzari uko egitea; ez presoen arloan, ezta biktimen arloan ere", adierazi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.