INGURUMENA

'Fracking'-a debekatzeko lehen urratsa egin du Nafarroako Parlamentuak

Bilduk, PSNk, Aralar-NaBaik eta Ezkerrak onartu dute lege proposamena; UPNk abstentziora jo du, eta PPk aurka bozkatu du. Batzordean onartu dute testua, eta osoko bilkuratik pasatu beharko du orain.

Garikoitz Goikoetxea.
2013ko irailaren 3a
12:28
Entzun

Lurpetik gasa ateratzeko fracking teknika Nafarroan debekatzeko lehen pausoa eman du parlamentuak. PSNk aurkeztu du lege proposamen bat Ingurumen Batzordean, eta aurrera atera da. Legea indarrean jartzen denean, bertan behera utziko dituzte teknika horren bidez gasa lortzeko egindako eskariak eta emandako baimenak.

Lege proposamenean azaldu dute "kezka soziala" eragin duela teknika horrek, ingurumenean eta gizakien osasunean arazoak eragin ditzakeelakoan. Ohartarazi dute, gainera, nekazaritzari eta elikagaigintzari ere kalte egin diezaiokeela fracking-a Nafarroan erabiltzeak. Horregatik nahi dute debekatu. Gaur aurrera atera da proposamena, baina behin betiko erabakia falta du aurretik. Batzordeko langa igarota, osoko bilkurara joango da orain testua. Alderdi politikoek gaurko botoari eusten badiote, aurrera egingo du legeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.