INGURUMENA

'Fracking'-aren aurkako Nafarroako legea auzitara eramango du Madrilek

Eskumena berea dela argudiatu du Espainiako Gobernuak.

Garikoitz Goikoetxea.
2014ko uztailaren 26a
13:44
Entzun

Urrian hartu zuen erabakia Nafarroako Parlamentuak: gasa erauzteko fracking teknika erabiltzea galarazi egin zuen. UPNk eta PPk ez beste talde guztiek bozkatu zuten lege horren alde, esanez ingurumena eta osasuna arriskuan jar ditzakeela teknika horrek. 

Bidean zeuden baimenak ere geldiarazi zituzten legearen bidez, eta ohartarazi zuten fracking-a erabiltzea hirigintzaren aurkako delitutzat hartuko zutela.

Espainiako Gobernuak salaketa jarriko du legearen kontra Espainiako Auzitegi Konstituzionalean. Gobernuak dio Nafarroako Parlamentuak ez daukala eskumenik fracking-ari buruzko araurik egiteko, Espainiari dagokiola hori.

Kontuan izatekoa da badela alor hori buruzko epai bat: Kantabrian hartu zuten Nafarroaren gisako erabaki bat, eta Konstituzionalak atzera bota zuen, esanez erkidegoek ez dutela horretarako eskumenik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.