Gizartea

'Fracking'-aren auzian "anbiguotasunak" alde batera uzteko eskatu dio Urtaranek EAJri

'Fracking'-a ez dator bat ingurugiroa, osasuna eta lurralde ereduaren zaintzarekin, Gasteizko Udaleko EAJren bozeramailearen arabera.

Urtaran, ezkerrean, artxiboko irudi batean. R. BOGAJO, ARP
2014ko maiatzaren 28a
09:06
Entzun

Bere alderdiko kargudunei egin die belarritik tira Gorka Urtaranek. Horren arabera, Gasteizko EAJk jarrera argia eta sendoa du fracking-ari dagokionez, eta horixe bera eskatu die EAJren EAEko kargudunei zein Espainiako Kongresuan dihardutenei. Praktika hori Espainian debekatzeko bozketan abstenitu egin zela salatu du Urtaranek: "Fracking-aren aurkako jarrera argia eta erabatekoa da Gasteizko EAJn. Horren erakusgarri dira gure adierazpen publiko eta pribatu guztiak, udaleko bozketa guztiak bezala. Horregatik, arbuiatu egiten dugu EAJk EAEn zein Espainiako Kongresuan darabilen anbiguotasuna. Nahikoa da", salatu du. Are gehiago, gaiak duen garrantzia kontuan hartuta, EAJk jarrera argi bat eduki beharko lukeela uste du Urtaranek: "Jarrera politiko argia izan behar da halako gai baten aurrean".

Praktika horrek mendiak, nekazaritza eta ur geruzak "hondatuko" lituzkeela salatu du Urtaranek: "Eta, azken finean, gure etorkizuna". Horregatik, fracking-a ez dutela ez Araban, ez Euskal Herrian ez beste inon nahi adierazi du Urtaranek, "dituen arriskuak tarteko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.