Frankismo garaiko ikurrak erakustea ez du zigortuko lege berriak

2013ko abenduaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Herritarren Segurtasunerako Lege berria egiteko bidea hasi du Espainiako Gobernuak, baina frankismo garaiko ikurrak jendaurrean erakustea ez dute zigortuko. Aurreproiektuak dio zigortu egingo dela «gorrotoa, terrorismoa, xenofobia, arrazakeria, andreen aurkako indarkeria eta bestelako diskriminazio era batzuk bultzatzea, goratzea edo justifikatzea». Barne Ministerioak uste du frankismoko banderak eta ikurrak erakustea ezin dela lotu artikulu horrekin.

Ministerioak zehaztu du bandera horiek darabiltzaten pertsonak zigortuko dituela baldin eta indarkeriara bultzatzen ari badira edo gorrotoa justifikatzen. Poliziaren esku egongo da erabakia. Horrelakoetan «proportzionaltasunez» jokatuko duela dio Barne Ministerioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.