MEMORIA

Frankismoko eta haren osteko delituak epaitzeko eskatu dute eragile ugarik

Elkarretaratze bat antolatu dute larunbaterako Iruñean, frankismoko eta trantsizio garaiko «giza eskubideen urraketa larriak» epaitu daitezela eskatzeko.

Poliziaren indarkeriaren biktimen omenez Iruñean jarritako plakaren inguruan 2019an eginiko ekitaldi bat. IñIGO URIZ / FOKU
jon olano
2021eko apirilaren 22a
16:18
Entzun

Memoria historikoaren aldeko eragile, kolektibo eta sindikatu ugarik manifestu bat sinatu dute, Memoria Demokratikorako Legeak frankismoko eta trantsizio garaiko «giza eskubideen urraketa larriak» epaitzea berma dezan.

Agerraldi batean aurkeztu dute manifestua, eta bertan izan dira Ahaztuak-eko Carlos Otxoa, Steilasko Maider Lasa eta Sartaguda Alargunen Herria elkarteko Maximo Martinez. Adierazpena 31 taldek izenpetu dute: tartean, 78ko Sanferminak eta Sos Arrazakeria elkarteak eta ELA, LAB, ESK, Hiru, CGT eta EHNE sindikatuak.

Sinatzaileek elkarretaratzera deitu dute larunbaterako; 12:30ean jarri dute ordua, Nafarroako Justizia Jauregiaren aurrean, Memoria eta justizia: hemen eta orain lelopean. Horien asmoa da salatzea Memoria Demokratikorako Legeren aurreproiektuak «hutsuneak» dauzkala «frankismoaren zigorgabetasunari» dagokionez.

Lasak nabarmendu du lege egitasmoak ez duela «tresna politikorik» sortzen, adibidez, Amnistia Legea moldatzeko», eta gogorarazi du hori izan dela auzibidean egin diren saio guztiek aurkitu duten oztopo nagusia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.