François Hollande, murrizketak ez diren beste aukera

Mitterranden ondoren, Frantziako V. Errepublikako bigarren presidente sozialista izango da.

2012ko maiatzaren 6a
08:31
Entzun 00:00:0000:00:00

François Hollanderen (Ruan, 1954) eskutik itzuliko da ezkerra Frantziako presidentetzara, 24 urte ondoren. 57 urte ditu, eta Frantziako V. Errepublikaren zortzigarren presidentea izango da, bigarren sozialista, François Mitterranden ostean. Hain zuzen, Mitterranden ekonomia kontseilaria izan zen Hollande, horren agintaldiaren azkenetan.

Zuzenbidean lizentziatua da Hollande. 1998tik 2008ra PSko idazkari nagusi izan zen, urte horretan Martine Aubreyk lekukoa hartu zion arte. Iaz PSko hautagaitzarako bozak irabazi zituen, eta Dominique Strauss-Kahnen eskandaluak ez zuen PSren garaipena zapuztu.

Lehen itzuliaren ondoren ezkerrak beretzat botoa eskatu zuen, eta azken egunetan baita François Bayrou MoDem alderdiko buruak ere. Angela Merkel eta Nicolas Sarkozyren murrizketen aurrean Europarako beste modelo baten ikur da, ongizatea eustearen aldekoena, eta Europan itxaropen asko daude jarrita beregan.

Errenta altuenentzat zergak igotzea babestu du, eta Euroguneko herrialdeek kalifikazio agentzia baten sorrera proposatu du. 60.000 irakasle kontratatzearen alde agertu da. Pertsona arruntatzat jotzen dute, eta Sarkozyren pertsonalismoaren aurrean, herritarrek balore hori ontzat jo dutela diote adituek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.