Garazi

Frantxoa Maitia irabazle

Frantxoa Maitia sozialistak irabazi ditu Garaziko kantonamenduko hauteskundean, bozen %52,75ekin. Alfontxo Idiart Donibane Garaziko auzapez eta UDF-UMPko hautagaiak bozen %47,25 lortu ditu. Aldaketa historikoa da Garaziko kantonamenduarentzat, azken 40 urteetan beti Intxauspe eskuinekoa izan baita kontseilari nagusi.

2004ko martxoaren 28a
21:21
Entzun 00:00:0000:00:00
Lehen aldikotz, ezkerreko kontseilari nagusia izanen du Garaziko kantonamenduak. Frantxoa Maitia bosgarren aldikotz aurkeztu da, aurten, Garaziko kantonamendu hauteskundeetan. Bosgarrenean lortu du bere ametsa egi bihurtzea. Helduden osteguneko plenoan, Maitiak kargu berria hartuko du, Pauen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.