Olivier Veran Frantziako Osasun ministroak esan eta gero bi asteko berrogeialdia ezarriko diotela Frantziako Estatura sartzen den orori, Eliseoak haren hitzak zuzendu zituen igande arratsean; ez die berrogeialdirik ezarriko Schengen eremutik edo Erresuma Batutik Frantziako Estatura sartzen direnei, baina bai gainerako herrialdeetatik doazenei.
Edozein kasutan, Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko mugak itxita segitzen du, eta ez dago hori zabaltzeko datarik. Christophe Castaner Barne ministroak atzo zehaztu zuen, hilaren 11n konfinamendua arintzeari ekingo badiote ere, ez dagoela eperik mugak zabaltzeko, eta hori Europako Batasuneko kideen artean erabaki beharko dutela.
Edouard Philippe lehen ministroak joan den astean eman zituen itxialdia arintzeko xehetasunak; gaur zortzitik aitzina, besteak beste, liburutegiak eta museo txikiak irekiko dituzte, eta 100 kilometro arteko bidaiak egiten ahalko dira.