Frantziako agintariek Espainiako Poliziaren esku utzi zuten atzo Liher Rodriguez euskal herritarra, haren aurka Espainiako Auzitegi Nazionalak zabalik dituen auziak direla-eta, atzo Espainiako Barne Ministerioko iturriek adierazi zutenez.
Liher Rodriguez (Bilbo, 1979), 2007. urteko uztailean atxilotu zuten, Frantziako Saint Thibault des Vignes herrian, Iker Beristainekin batera.
Parisko Auzitegi Nazionalak bost urteko kartzela zigorra ezarri zion joan den abenduan. Espainiako Auzitegi Nazionalak, berriz, talde armatu bati lagundu, hilketa saioa egin, «triskantza terroristak» egin eta lehergailuak eduki izana leporatzen dio Rodriguezi.
Frantziak Liher Rodriguez Espainiaratu du
2007an atxilotu, eta abenduan bost urteko kartzela zigorra ezarri zion Parisko Auzitegi Korrekzionalak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu