Politika

Frantziako Estatuak 2003an errepresio politika areagotu zuela salatu du Askatasunak

20003an Frantziak euskal presoen eta iheslarien inguruan ibili zuen politikaren balantzea egin du gaur Baionan Askatasunak. Erakunde horretako ordezkariek agertu dutenez, iazko urtean errepresio politika areagotu egin zuen Frantziako Estatuak, eta bi arlotan nabarmen sumatu dela iritzi diote: batetik, atxilotuek jasandako tratuan, eta, bestetik, espetxeetako sakabaneta politikan.

2004ko urtarrilaren 30a
18:07
Entzun 00:00:0000:00:00
Iledo horretatik, azkenaldiko Poliziaren sarekadetan atxilotutako zenbaitek tratu txarrak jasan dituztela nabarmendu dute Askatasunako ordezkariek. Lander Fernandezen eta Ibon Fernandez Iradiren adibideak jarri dituzte: batek zein besteak, kolpeak eta ostikoak jaso zituzten polizien esku. Fernandez Iradik, gainera, arrasto nabarmenak zituen bisaian abokatuak bisitatu zuenean.

Bestetik, presoen sakabanaketa aregotu dela azpimarratu dute: egun, 121 euskal preso daude Frantziako Estatuko espetxeetan, 25 kartzelatan barreiatuta.

Kantonamendu hauteskundeetarako kanpaina garaian manifestazio handi bat egingo duela aurreratu du Askatasunak, baina ez dute data zehatzik eman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.