'Bizkaia komandoko' kide izatea leporatzen diote Aner Gomez Agirreri. 2003 urte amaieran edo 2004 hasieran Gomezek Euskal Herritik alde egin zuela uste du Poliziak.
Polizia iturriek jakinarazi dutenez, Gomezek segituan esan zien ETAkoa zela.
Atxiloketa
Frantziako Poliziak Aner Gomez atxilotu du Parisen
Espainiako berri agentziek zabaldu dutenez, Frantziako Poliziak Aner Gomez Agirre atxilotu zuen atzo gauean Pariseko tren geltoki batean. ETAko kidea dela uste du Poliziak, eta esan dutenez, ohiko kontrol batean atxilotu zuten. Poliziaren arabera, atxilotu zutenean nortasun eta gidatzekoagiri faltsuak zituen poltsikoan, eta 500 euroko 2 bilete. 27 urte dituela esan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu