Gaur goizean, eztabaida luze batzuen eta eskuin muturreko alderdien mobilizazio anitzen ostean, Frantziako Senatuak onartu du sexu bereko pertsonen arteko ezkontza.
Senatariek atzo gauean bukatu zuten lege proiektuaren 23 artikuluak aztertzen. Ikerketa horrekin amaituta, Esther Benbassa senatari ekologistak proposaturiko ugalketa lagunduaren gaia aztertzen hasiko dira. Baina Jean-Pierre Michel legearen egileak proposamena ezeztatu du.
Aste hasieran Senatuak lege proiektuko lehen bi artikuluak onartu zituen, sexu bereko bi pertsonaren arteko ezkontza eta haiek adoptatzeko aukera izan dezaten baimenduz. Atzo, berriz, izen-abizenak aukeratzeko tramitea onartu zuten parlamentariek.