Atxiloketak

Frantzian atxilotutako ustezko etakideak Parisera eramango dituzte gaur

Poliziak bart bukatu du Iruretagoiena, Barandalla, Mujika eta Aramendi Cahorsen zeuden etxearen miaketa. Asteazkenean eramango dituzte epailearen aurrera, eta bitartean Poliziaren esku izango dira. Larunbatean atzeman zituzten.

2007ko irailaren 3a
16:18
Entzun
Luis Iruretagoiena, Oihan Barandalla, Ander Mujika eta Alaitz Aramendi, larunbatean Cahorsen (Frantzia) atxilotu zituzten ustezko etakideak Parisera eramango ditu gaur Frantziako Poliziak. Laurak inkomunikatuta dauzkate larunbatetik, eta hala edukiko dituzte etzi epailearen aurrera eramaten dituzten arte. Poliziak bart bukatu du haiek Cahorsen zeuden etxearen miaketa.

Atxiloketak salatzeko, Orozkon (Bizkaian) manifestazioa egin zuten atzo. Gaur Tolosan (Gipuzkoa) eta Donostian Gros auzoan mobilizazioak egingo dituzte 19:30etik, eta 20:00etatik Orozkon eta Etxarri-Aranatzen (Nafarroa). Iruretagoiena Tolosakoa da, Barandalla Etxarri-Aranazkoa, Mujika Donostiakoa eta Aramendi Orozkokoa.

Polizien arduradunen bilera

Parisen bertan, Frantziako Poliziaren buru Frederic Pechenardek eta Espaniako Poliziaren eta Guardia Zibilaren zuzendari nagusi Joan Mesquidak bilera egingo dute gaur, besteak beste Cahorseko operazioaz hitz egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.