Koronabirusa

Funesen perimetroa itxiko dute bihartik

Foruzainen kontrola. JESUS DIGES / EFE.
2021eko apirilaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRUÑEA. Koronabirusaren transmisioa nabarmen larriagotu da Funesen (Nafarroa). Kutsatzea eteteko asmoz, Nafarroako Gobernuak itxiera perimetrala ezarriko du herrian, ostiraletik aurrera.Carlos Artuondo Nafarroako Gobernuko Osasun zuzendari nagusiak gaur jakinarazi du neurria. Itxialdi perimetralaz gainera, baheketa bat eginen dute herrian. Birusa detektatzeko probak egitera deitu dituzte 45 eta 65 urte arteko herritarrak, ostiralerako.

Bestalde, Milagron ostiralean bertan amaituko da itxiera perimetrala; herria martxoaren 26tik dago itxita, positibo tasa handia dela eta. Herriko taberna eta jatetxeek ateak itxita dauzkate ordutik. Horrekin batera, zazpi dira une honetan itxita dauden herriak Nafarroan. Arguedas apirilaren 6an itxi zuten, eta astelehenera arte luzatu da gutxienez itxiera hori. Cadreita hilaren 9an itxi zuten, ostiralera arte. Apirilaren 15ean itxi zituzten, halaber, Arbizu, Etxarri Aranatz, Lodosa eta Alesbes. Intzidentzia tasa handiei erreparatu diete ixtea erabakitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.