Errepideak

Furgoneta bateko gidaria hil da Elgoibarren izan den istripu batean

Furgoneta batek egurra zeraman kamio bat jo du gaur A-8 autopistan, Elgoibar (Gipuzkoa) parean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, furgonetako gidaria istripuaren ondorioz hil da. Ezbeharra arratsaldeko hiruak eta hogei inguruan gertatu da. Irungo norabidean zihoan furgonetak eta Bilborantz zihoan kamioi batek elkar jo dute.

2006ko urriaren 6a
19:03
Entzun 00:00:0000:00:00
Egurrak zeramatzan kamioiaren aurka izandako kolpe gogorraren ondorioz hil da furgonetako gidaria. Istripuak eraginda ilara luzeak egon dira arratsaldeko bostak arte Bilboko noranzkoan. Furgonetako gidariaren hilotza Donostiako Medikuntza Institutura eraman dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.