«Fusilatzeak besta baten gisa ospatzen zituzten Iruñeko Ziudadelan, meza eta txurroekin». Tomas Dorronsororenak dira hitzak. Haren aita 0Corpus Dorronsoro 1936ko abuztuaren 14an fusilatu zuten. Atzo, Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteko kideek hartu zuten hitza Nafarroako Parlamentuan, memoria historikoari buruz antolatu lantaldearen lehendabiziko saioan.
Parlamentuan izan zen, halaber, Roberto Rocafort. Zangozakoa da, eta 1936ko uztailaren 18an atxilotu zuten haren aita. «Ezker Errepublikarreko kide izatea izan zen haren delitu bakarra». Ezkabako gotorlekura eraman zuten preso Rocaforten aita, eta han hamar hilabete egon eta gero erail zuten.
Halako testigantzen bidez, memoria berreskuratzeko garrantzia nabarmendu zuten fusilatuen senideek atzoko saioan. Hildakoen gorpuak bilatzeko ahalegina eskatu zuten Nafarroako Parlamentuan, eta horretarako hilobien mapa galdegin zieten alderdiei.
«Fusilatzeak besta baten gisa ospatzen zituzten Iruñeko Ziudadelan»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu