Politikan «garbi» jokatzea eta herritarrekin «zintzoak» izatea garrantzi handikoa da PPrentzat. Borja Semper Gipuzkoako PPren presidenteak uste du printzipio horiek bere alderdiak bakarrik ordezkatzen dituela eta horregatik merezi duela datorren igandeko hauteskundeetan PPri botoa ematea.
Espainiako Gobernuan daudenak ez ditu «gai» ikusten Semperrek, eta herritarrei dei egin die PPri botoa emateko gaur egun ardura postuetan dauden «gai ez diren» pertsonak kentzeko. Azaroaren 20an «aldaketarekin» bat egitekodeia egin die herritarrei.
Eibarko Legorre pilotalekuan (Gipuzkoa) ekitaldia egin du PPk. Gipuzkoako presidentearekin batera, Jose Eugenio Azpiroz herrialde horretako Kongresurako zerrendaburuak parte hartu du ekitaldian. PPk politika egiteko «beste modu bat» ordezkatzen duela esan du Semperrek: PPkoak lanean «buru-belarri» aritzen direla eta «zentzuz, zintzotasunez eta apaltasunez» jokatzen dutela nabarmendu du. Hauteskundeetan egiten dituzten promesak bete egiten dituztela gaineratu du PPko buruak.
PPren eskutik etorkizuna badela uste du Semperrek: «Irtenbidea baldin badago, ez da sekula etorriko hondamendi honetan sartu gintuenaren eskutik». Krisialditik ateratzeko, beraz, «aldaketarekin» bat egitea funtsezkoa dela iritzi dio.
Bestalde, hauteskunde egunean mobilizatzeko eta abstentzioari bizkarra emateko eskatu die Azpirozek herritarrei. Igandean «aukeratu» egin behar dela nabarmendu du: «PPren aukerak enplegua sortuko du, gazteak lan merkatura aterako ditu, eta Ongizate Estatua mantenduko du». Gipuzkoako zerrendaburuak azpimarratu du PPk Mariano Raxoi buru den gobernu talde «serioa eta prestatua» duela eta krisialdi ekonomikoari aurre egiteko programa bat baduela.
«Mobilizazio handia»
Alfonso AlonsoPPren Kongresurako Arabako zerrendaburuak, berriz, herritarren «mobilizazio handia» espero du igandean, gizartea jabetu delako egungo egoera «oso larria» dela. Alonsok Gasteizen esan du herritarrak «helduak» direla eta ohartzen direla Espainia dagoen «bidegurutzetik» ateratzeko botoa ematera joan behar dutela.
Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Alderdien kanpaina
«Gai ez direnak» gobernutik atera nahi ditu PPk
Semperrek ohartarazi du «irtenbidea» ez dela etorriko «hondamendia» ekarri dutenen eskutik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu