Gaintxurizketatik Irun arteko zatia bikoiztuko dute

Obrak ekainean hasiko dira eta 2007ko urrian amaitu

Agurtzane Solaberrieta Mesa.
2006ko martxoaren 11
00:00
Entzun
Gipuzkoako Diputazioak 25,3 milioi euro gastatuko ditu N-1 errepideko Gaintxurizketa gainetik Katea arteko zatia bikoizteko. Guztira, 1,7 kilometro izango dira. Lanak ekainean hasiko dira eta 16 hilabeteren buruan amaitu nahi ditu Diputazioak, hau da, 2007ko urrian.

Errepidea bikoizteaz gainera, beste obra batzuk ere egingo dituzte, hala nola Gaintxurizketa gainean biribilgunea egitea, Zaldunborda inguruan lotune osoa egitea eta Kateako sarbidea eraberritzea. Bikoiztuko den errepide zatiaren lehen 400 metroetan gaur egungo errepidearen aldatsa sei metro beheratuko da, %5 baino gehiagoko aldaparik egon ez dadin. Joseba Agirrezabalaga Diputazioko errepide zuzendariaren esanetan, obra bost fasetan egingo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.