Koronabirusa

Gaitza gelditzen laguntzeko gailua, eskuragai

2020ko martxoaren 29a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Covid.eus aplikazioa aurkeztu zuen atzo Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Nekane Murgak. Koronabirusa geldiarazten laguntzeko asmoz sortu dute, EricTel enpresarekin batera. Asmoa da laguntzea haren prebentzioan, detekzioan eta bilakaeraren berri izaten. Lankidetza publiko-pribatuaren emaitza da, eta dagoeneko eskuragarri dago Androiden; laster prest egongo da IOSen ere. Tresnak OMEren eta Gaixotasunak Kontrolatzeko Europako Zentroaren eredu bera erabiltzen du

Osasun Sailak azaldu zuenez, «ebidentzia zientifikoan» oinarrituta dago aplikazioa, eta «berme guztiak» betetzen ditu. Gainera, azpimarratu du datuak modu «anonimoan» zabalduko direla. Aplikazioan sartzeko, bi gauza soilik beharko dira: posta edo sakelako telefono bat (kontu faltsua ez dela egiaztatzeko), eta posta kodea, erabiltzailea non bizi den jakiteko. «Hori guztia, anonimotasuna zaintzeko eta datuen babesa betetzeko helburuarekin».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.