Nafarroako Parlamentuko Osasun Batzordeak larri gaixo dauden lau preso nafarren egoera aztertuko du gaur. Jaiki Hadi medikuen elkarteak agerraldi bat egingo du Osasun batzordean. Hain justu, Iñaki Erroren, Jesus Maria Mendinuetaren, Iñaki Etxeberriaren eta Josetxo Arizkurenen kasuen berri emango duJaiki Hadi-k.
Iñaki Errok 25 urte daramatza preso. Bihotzeko arazo larriak ditu eta eguberrietan ospitaleratuta egon zen. Zigorra 2010ean bete bazuen ere, egun Almeriako kartzelan dago oraindik. Jesus Maria Mendinuetak, aldiz, 20 urte daramatza preso. Gaixotasun erreumatikoa du, eta horrek, begitako gaitza eragiten dio. Horrez gain, bi disko hernia ditu, lepoko mina eta ziatika sortzen dizkiotenak. Zigorra iazko maiatzean bete bazuen ere Zaragozako kartzelan jarraitzen du Mendinuetak. Iñaki Etxeberria Topaseko espetxean dago (Salamanca, Espainia); 16 urte daramatza preso. Begietan gaixotasun larriak ditu, baita itsu geratzeko arriskua ere. Josetxo Arizkurenek, Errok bezala, bihotzeko arazoa k ditu eta stent bat jarri behar izan diote. A Lamako kartzelan dago egun (Pontevedra, Galizia).
Batzordearen bilera dela-eta, Herrira mugimenduak elkarretaratzea deitu du Nafarroako Parlamentuaren aurrean, 17:00etan. Gobernuei larriki gaixo dauden presoak aske uzteko eskatuko die, eta konponbide eszenatokira abiatzeko pausoak emateko.
Arrotxapean, elkartasuna
Iruñeko Arrotxapea auzoan, bestalde, atzo aurkeztu zuten larunbatean egingo duten Elkartasun Eguna. Aurkezpen prentsaurrekoan azaldu zutenez, auzoko presoak bisitatzeko, astero, 4.839 kilometro egin behar dituztesenideek eta lagunek. Sakabanaketa politikaz gain, presoek espetxeetan dituzten bizi-baldintza «ankerrak» ere salatu dituzte Arrotxapeakoek, eta presoak gatazka politikoaren ondorio direla azpimarratu dute: «Euskal presoen izaera politikoa ukatu nahi dute, baina espetxean trataera berezia ematen diete. Presoen izaera politikoa ukaezina denaren seinale». Larunbateko elkartasun egunean eskatuko dute zigorra bete duten presoak aske uzteko, larriki gaixo daudenak kaleratzeko eta bizi osorako kartzela zigorra baliogabetzeko.
Euskal presoak
Gaixo dauden presoen egoera aztertuko dute Nafarroan
Jaiki Hadi medikuen elkarteak agerraldia egingo du Nafarroako Parlamentuko Osasun Batzordean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu