Gamarran zauritutako beste garraiolaria ere hil da: bost langile zendu dira astebetean

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko urriaren 9a
00:00
Entzun
Herenegun Gamarran (Araba) errepide istripuan zauritutako garraiolaria hil egin zen atzo, Gasteizen, Santiago Ospitalean. Han zegoen, larri, ostiral bazkalondoan ezbeharra izen zuenetik. 42 urte zituen, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak berri eman duenez. Istripu lekuan bertan beste kamioizale bat zendu zen. N-1 errepidean gertatu zen, 14:00etan. Oraindik nola ez dakitela, kamioietako bat bidetik atera zen, eta, hesia igarota, kontrako bidean sartu zen; beste kamioi bat eta auto bat jo zituen. Kamioietako batek su hartu zuen, eta han hil zen gidaria. Larri zauritu zen bestea; atzo zendu zen. Haurdun dagoen emakume bat zihoan autoan; zauriak ditu hark ere.

Hildako garraiolariekin, bost badira asteon lanean hilak. Herenegun Bilboko Metroa handitzeko lanetan hil zen beste bat; asteazkenean garraiolari bat hil zen Nafarroan; eta asteartean, makina bat konpontzen ari zen behargin bat Bizkaian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.