Euskal Komunikabideen aurkako erasoak

'Gara' egunkariak ordainketak etetea erabaki du

'Egin' egunkariak Gizarte Segurantzarekin zuen 5,1 milio euroko zorra 'Gara' egunkariari ordainarazi nahi dio Gizarte Segurantzaren Altxortegi Orokorrak. 'Gara' egunkariak zor hori ez ordaintzeko erabakia hartu zuen, "zor hori ordaintzea ez dagokigula guri". Arrisku horren aurrean, 'Gara' egunkariko arduradunek ordainketak etetea erabaki dute. Martin Garitano 'Gara' egunkariko zuzendariordearen arabera, aukera gehiago dituzte orain egoera larri horri aurre egiteko. Haren esanetan, Garzon epaileak egunkariari leporatzen dion zorren ordainketa atzeratzea lortuko dute.

2003ko abuztuaren 7a
19:33
Entzun
'Gara' egunkaria argitaratzen duen Baigorri argitaletxeak uztailaren 17an aurkeztu zuen ordainketa-etendura Gasteizko epaitegian, eta honek eskaera hori onartu du. Hala, Baltasar Garzon epaileak bi kontu-hartzaile judizial izendatu ditu datozen hilabeteetan egunkariaren diru kontuei buruzko informazioa biltzeko.

Ondoren, Hartzekodunen Batzarra egingo dute eta bertan enpresak hitzarmena proposatuko du, zorrak ordaintzeko epea eta moduak zehaztuz. Prozesu horrek hainbat hilabete edo urte iraun dezake, asko baitira bidean egin daitezkeen zuzenketak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.