Garaia Berrikuntza industrigunea hasi da dagoeneko argia ikusten, gaur bertan inauguratukobaitute aurreneko eraikina. Berrikuntza sustatzea, enpresetan aplikatuko diren teknologia berriak sortzea, enpresen lehiakortasun maila areagotzea eta kualifikazio handiko enpleguak sortzea dira, besteren artean, gune honen helburuak.
Gaur inauguratuko duten eraikina bi zatiz dagoosatua. LKSren obra-zuzendaritzapean egina da, eta bi parteak pasabide batek lotzen ditu, Andoni Gartzia Garaia guneko zuzendariaren esanetan «enpresak unibertsitatearekin eta ikerketarekin duen lotura adierazi nahirik». 11.200 karratuko azalera du eta EuskalHerriko nahiz nazioarteko edozein enpresek euren ikerketa eta garapenerako zentroak kokatu ahal izango dituzte bertan. Alokairu bidez kudeatuko da.
9 milioi euroko inbertitu dira eraikin honetan eta erabat martxan dagoenean, 350lagunek egingo dutela lan aurreikusten da. Oraingoz 40 langile inguru hasiko dira eta honako lantegiak kokatuko dira han: MCCren sustapen zentroa;Ategi, MCCren erosketa ataria, EZAI fundazioa; Saiolan, berrikuntza eta enpresak sortzeko zentroa; Dualia teletraducciones; MCC telecom eta Garaia Berrikuntza gunearen beraren zerbitzuak.
GARAIA GUNEA. «Promesen sasoitik errealitateen sasoira igaro gara», adierazi du Jose IgnacioGarate Garaia guneko lehendakariak. Izan ere, aspalditik dabiltza proiektu honen inguruan lanean.Orain hamar ekin zioten berrikuntza gune baten beharraren ideia jorratzeari; lehen harria,berriz,2004ko abenduan ipini zuten.
Bi ideia nagusi nabarmendu ditu Garatek: alde batetik, edozein enpresaren zerbitzura egongo dela gunea; eta, bestetik, administrazio publikoaren eta enpresa pribatuen arteko elkarlanaren emaitza dela. «Gunea bailarahonetan baldin badago ere, horrek ez du esan nahi MCCren zerbitzura dagoenekin. Euskal Herriko nahiz nazioarteko edozein enpresakkokatu ahalizango ditu hemen bere ikerketa eta garapen zentroak,baldin eta gure bailara horretarako egokia dela uste badu», azaldu du. Era berean, bazkide sustatzaileei dagokionez, «eredu bakana» dela nabarmendu du Garatek, publikotasuna eta pribatutasuna uztartzen baititu. Mondragon Corporacion Corporativa (MCC), MCC Fundazioaren bidez; Eusko Jaurlaritza, Spilurren bidez; Gipuzkoako Foru Aldundia eta Arrasateko Udala dira sustatzaileak. Kapital soziala 21,3 milioi eurokoa da, eta horietatik 8 milioi MCC Fundazioak harpidetu ditu, Eusko Jaurlaritzak 6 milioi, Gipuzkoako Foru Aldundiak6 milioi eta Arrasateko Udalak 1,3 milioi. Gunearen inguruan dauden Mondragon Unibertsitatea eta Ikerlan Ikerketa Teknologikorako zentroa ere bazkide laguntzaileak izango dira, baita Garaian kokatuko den enpresa bakoitza ere.
Lehen faseaamaiturik, orain arte 43 milioi euroko inbertsioa egin da, horietatik 24lurzorua erosi eta urbanizazio lanak egiteko, 9 gaur inauguratuko den eraikin modularra eraikitzeko eta 10 milioi euro inbertitu ditu Edertek automobilgintzarensektorearekin lotutakozentroak.
ETORKIZUNEKO PROIEKTUAK. Eraikin modularreko espazioak alokairukoak izango badira ere, tamaina handiagoko eta finkatuagoko proiektuei begira partzelak erosteko aukera ere emango da. Izan ere, ikerketa eremuak guztira 450.000 metrokarratu ditu. Horietatik184.000 teknologia erabilerarako izango dira, 24.000 unibertsitate-irakaskuntzarako eta 26.000 ekipamenduetarako.
Partzelak erosi dituen horietako bar da, esaterako, Edertek ikerketa zentroak. Fagor Ederlanen gidaritzapean eta MCCko Automozio dibisioko Mapsa eta Ecenarro kooperatiben lankidetzaz sortutako enpresa da Edertek. Ikerketa automobilgintza sektorera bideratuko du eta horretarako 10milioi euroko inbertsioa egin du instalazio eta ekipamenduetan. Urte amaiera baino lehen inauguratuko dela aurreikusten da eta 40 ikerlarik egingo dute lan han.
Era berean, uda ondoren hasiko dira ikerketara bideratutako ISEA teknologia zentroa eraikitzen. Hala, urte amaierarako 200 pertsona ariko direla ikerketa eta garapen lanetan uste da, hamar urte barru 1.300 ikertzaile egongo dira, eta proiektua guztiz amaitzen denean, hamabi urte barru, 2.000 lagunek baino gehiagok egingo dute lan Arrasateko ikerketa eta teknologia parkean.
TEKNOLOGIA PARKEEN GARRANTZIA. Garaia gunea Euskal Herriko Teknologia Parkeen Sarearen baitan dago. Julian Sanchez bertako arduradunak adierazi duenez, industrigune berriak «ikerketa kopuruen areagotzea» ekarriko du. Era berean, gisa honetako parke teknologikoek emaitza onak izaten dituztela eman du aditzera. «Egun,11.000 lagunek egiten dute lan EAEn ikerketa arloan, biztanleria aktiboaren %1,1ek. Eta, horiek BPGren %3,5 sortzen dute».
Jose Ramon Guridi Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ezagutzaren Gizartearen Departamentuko zuzendari nagusiak ere berrikuntzaren garrantzia seinalatu du. Haren hitzetan, «berrikuntza globalizazioari emandako erantzuna da». Euskal Herrian mundu mailan lehiatzeko gai diren enpresak aridirela sortzen adierazi du, eta horren eraginez, nazioarteko zientzialarientzat «erakargarri» garela gaineratu.
Garaia Berrikuntza industriaguneko lehen eraikina inauguratuko dute Arrasaten
Edozein enpresak kokatu ahal izango du bere ikerketa eta garapenerako zentroa eraikinean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu