Eusko Jaurlaritzak Gernikako Arbolaren Gurutzea emango dio Carlos Garaikoetxea lehendakari ohiari. Jaurlaritzak banatuko dituen goraipamenen artean handiena da sari hori, eta Euskadiren nortasunaren aldeko lanean nabarmendu direnak omentzen ditu.
EAk, Garaikoetxearen alderdiak, horixe goraipatu du Jaurlaritzaren erabakia jakin ondoren: «Garaikoetxeak lan handia egin du bakearen alde, eta beti utzi ditu alderdiaren interesak alde batera. Pertsona garrantzitsua izan da mugimendu independentista baketsuaren osaketan».
Lan Onari eta Lagun Onari sariak ere banatuko ditu Jaurlaritzak. Sari banaketa urriaren 25ean egingo dute, Lehendakaritzan.
Garaikoetxeak jasoko du Gernikako Arbolaren Gurutzea
Mugimendu independentista baketsuaren osaketan egindako lana goraipatu du EAk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu