"Garaipen herrikoitzat" jo dute Maravillas gaztetxeko kideek bigarren okupazioa

Gaztetxea mantentzeko lanetan aritu diren guztiei eskerrak eman dizkiete Maravillaseko kideek. UPN haserre azaldu da, eta ez du baztetu Nafarroako Gobernuaren aurkako lege ekinbideak martxan jartzea.

Maravaillas gaztetxearen hustearen aurka egindako protesta. IñIGO URIZ, FOKU
Ainhoa Larretxea Agirre.
2018ko abuztuaren 20a
07:18
Entzun

Iruñeko Maravillas gaztetxeko kideek joan den ortziralean egindako bigarren okupazioaren inguruko balorazioa egin dute gaur goizean.

Iruñeko Maravillas gaztetxeak "garaipen herrikoitzat" jo du Rozalejoko markesaren jauregia berriz okupatu izana. Gazteek ohar bidez zabaldu dutenez, "ausardia eta errebeldiarik gabe ez da inoiz lortuko inposizioa, gezurra eta esplotazioa eraistea", eta, horregatik, "borrokarako deia" egin dute. Gazteek adierazi dute Nafar Gobernuak huste agindua bertan behera utzi ondoren berriro irekiko dutela gaztetxea.

Gaztetxeko kideek eskerrak eman dizkiete modu batera edo bertzera gaztetxea mantentzeko lanetan aritu diren norbanako eta taldeei; bereziki alde zaharreko bizilagunei. Gogoan izan dute Josefina Lamberto, Maravillas Lamberto zenaren ahizpa. Bereziki eskerrak eman dizkiote Josefinari "emakume langilen balioak eta adorea transmititzeagatik".

Maravillas eraikitzeko orduan autogestioak izan duen indarra azpimarratu dute gazteek, eta gaineratu dute soilik autogestoari esker izango dela Maravillas erabilgarria herrigintza eta gazte mugimenduetzat.

Ortziral goizaldean kaleratu zituzten eraikinetik Espainiako Poliziak eta Foruzaingoak. Arratsaldean, ordea, berriro sartu ziren gazteak Rozalejoko markesaren jauregira. Larunbatean, Iruñeko instrukzio epaitegiak bertan Maravillasen auzia artxibatzea erabaki zuen, Nafarroako Gobernuak hala eskatuta.

UPN, haserre

UPN-ko kideak haserre azaldu dira gaztetxearen okupazioarekin. Alderdiak auzi honen inguruko kudeaketari buruzko dokumentazio guztia eskatu du. Alderdi erregionalistak erran du udeaketaren ardura zeinena den aztertueko duela, eta gaineratu du beharrezkoa bada Nafarroako Gobernuaren aurkako lege ekinbideak hartuko dituela. Alderdiak "lotsagarritzat" jo du gertatua, eta gobernuari leporatu dio amore eman duela gutxiengo "erradikal" baten interesen aurrean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.