2009an atxilotu zituzten Garazi Rodriguez, Mikel Eskiroz eta Aitziber Arrieta, eta bihar hasiko dira hirurak epaitzen Auzitegi Nazionalean, 26/11 sumarioan, beste 37 lagunekin batera. Seina urteko espetxe zigorra eskatu du fiskalak.
Frogatutzat dute atxilotu zituztenean jardun politikoan ari zirela, eta orain ere gazteek lan horretan dihardutela defendatu dute: "Gazteek jarraitzen dute eredu politiko eta sozial berri baten alde. Ezin izan dute gurekin".
Bihar Iruñean egingo duten mobilizazioa ere izan dute hizpide: "Hori da bidea. Animo Iruñean egongo zareten denoi. Gu ere han egongo gara".
Rodriguezi, Eskirozi eta Arrietari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.