Apirilaren hasieran jakinarazi zuen Espainiako PPk Miguel Arias Cañete Ingurumen eta Nekazaritza ministroa izango zela alderdiaren Europarako hauteskundeetarako hautagaia.
Isabel Garcia Tejerina izango da, beraz, Arias Cañeteren ordezkoa. Bere karrera profesionalaren gehiengoa ministeritza horretan eman du. Hainbat ministroren aholkulari gisa aritu izan da, besteak beste, Arias Cañeterena, eta Nekazaritza eta Elikadura saileko idazkari nagusia izanda da, bitan. Gaur arratsaldean egingo du karguaren zina.