Garikoitz Aspiazuk lehen epaia jaso du: absoluzioa

Enrique Ibarrari lehergailua igortzea egozten zioten, baina epaileek ez dute froga nahikorik aurkitu

Erredakzioa
2011ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionalaren esanetan, ez dago nahikoa frogarik Garikoitz Aspiazu ustezko etakideak Enrique Ibarra Correo taldeko presidenteordeari 2002ko urtarrilean lehergailu bat igorri ziola baieztatzeko. Hortaz, auzi horregatik absolbitzea beste aukerarik ez duela ebatzi du epaimahaiak, «orduan ETAkoa zela jakina izan arren ezin daitekeelako frogatutzat eman eraso hartan parte hartu zuenik».

Frantzian dute espetxeratua Aspiazu, baina maiatzaren 30ean Espainiaren esku utzi zuten aldi baterako, Espainiako Auzitegi Nazionalean dituen auziek aurrera egin dezaten. Lehen epaia izan zen atzo kaleratutako absoluzioa.

ETAko buruzagitzat jo izan dutenak 21 auzi ditu epaitzeke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.