Euskal presoak

Garikoitz Etxeberria, Garazi Biteri, Olatz Dañobeitia eta Ugaitz Elizaran presoak aske geratu dira, zigorra osorik beteta

Haika gazte erakundeko kide ohiak sei urtean eduki dituzte kartzelan, bi alditan.

Uztarria.com
2009ko otsailaren 2a
18:24
Entzun
Garikoitz Etxeberria Uria, Garazi Biteri, Olatz Dañobeitia eta Ugaitz Elizaran presoak gaur goizean geratu dira libre, Haika-Segi gazte erakundeen auziko epaiko sei urteko zigorra osorik bete ondoren, bi alditan.

2001eko martxoaren 6an atxilotu zituen Espainiako Poliziak. 2005eko martxoaren 4an irten zuten libre lehen aldiz. Egun haietan ari ziren egiten Haika-Segi epaiketa, Madrilen -27 lagun zeuden auzipetuta-. Epairik ezean eta luzapenik ezean, legez ezin dira lau urte baino gehiago egin kartzelan, eta lau haiek ere beteak zituzten orduan. Epaiketan Espainiako Auzitegi Nazionalak erabaki zuen Jarrai, Haika eta Segi ez zirela "erakunde terroristak". Etxeberria-eta ez ziren kartzelara itzuli.

2007ko urtarrilaren 19an, ordea, Auzitegi Gorenak hankaz gora utzi zuen Auzitegi Nazionalaren epai hura, Jarrai, Haika eta Segi "talde terrorista" zirela esanda. 23 kideri seina urteko kartzela zigorra ezarri eta haiek atxilotzeko agindua eman zuen. Ertzaintzak atzeman zituen urte hartako otsailaren 4an, Bilbon, auziko gazteek Esperantza frontoian egindako ekimenean.

Auziko beste lagun batzuek ere irten dute kartzelatik aurreko egunetan. Beste batzuek, hala ere, ez dute zigorra beteta osorik, geroago sartu zituztelako preso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.