Garinoaingo alkatetzari uko egin dio DNE alderdiko lehen hautetsiak

Derecha Navarra y Españolako buruaren arabera, Gonzalo Bikuña «ez dago bere kargua betetzeko eran»

Erredakzioa
Iruñea
2012ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
Derecha Navarra y Española (DNE) alderdiko Gonzalo Bikuñak uko egin dio Garinoaingo alkatetzari (Nafarroa). Hori dela eta, gaur egingo duten udalbatzarrean beste hautagai bat aurkeztu beharko du DNEk. Bikuñak abenduaren 30ean hartu behar zuen kargua, baina ez zen azaldu udaletxeko ekitaldira, «gaixorik» zegoela eta. Nieves Cipres DNEko presidenteak azaldu duenez, Bikuña «ez dago bere kargua betetzeko moduan».

Garinoainen azaroaren 20an egin ziren udal hauteskundeak, Gorteetarako hauteskundeekin batera. Aurkeztu zen hautagaitza bakarra DNE izan zen; eta, botoen %5,6lortu zituenez, alkatetza hartu ahal izango du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.