Gipuzkoako foru diputatuek eta aldundiko sailetako buruek aitortutako errentak publiko egin zituen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak, pasa den maiatzaren 11n. Martin Garitano ahaldun nagusiak kontu korronteetan 4.000 euro dauzkala aitortu du, eta bere izenean ez dauka ez etxebizitzarik, ez ibilgailurik, ezta hipotekarik ere.
Aurreko gobernuko karguen ondasunak ere jaso ditu Gipuzkoako Aldizkariak, eta Garitanoren aberastasunak ez du zerikusirik aurreko gobernuburu Markel Olanorenarekin. Hark 54.459 euro ditu kontu korronteetan. Horretaz gain, 139.921 euroko balioa duen etxe bat dauka bere izenean, eta beste bost etxebizitzetan partea dauka —lauren artean 470.367 euroko balioa dute—. Bost garaje eta trasteleku bat ere baditu bere izenean. Mailegu eta hipotekarik ez.
Ikerne Badiola Kultura, Gazteria eta Kiroletako diputatuak (EA) bi etxebizitzen %50eko partea aitortu du, eta baita garaje batena ere. Hiru higiezinen artean 251.051 euroren balioa dute. 136.133 euro batzen dituzten bi hipoteka ditu, haiek ere %50ean, eta baita 150.000 euroko kreditu bat ere. 14.003 euro ditu gizarte funtsetan inbertituta, eta bi ibilgailuren %50a.
Garitanok 4.000 euroko ondasuna duela adierazi du, jabetzarik gabe
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eman dute diputatuen eta aldundiko sailen buruen ondasunen berri
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu