Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak ez du gaurko bileran Garoñako zentral nuklearraren (Burgos, Espainia) etorkizunari buruzko erabakirik hartu -uztailaren 5a baino lehen hartu behar-. Maria Teresa Fernandez de la Vega Gobernuko presidenteordeak zentraleko langileei lasai egoteko esan die, ordea. "Gobernuak langileen interesen alde egingo du", adierazi du, "eta hartzen den erabakia hartzen dela ere ez dira inondik inora babesik gabe geldituko".
Espainiako Gobernuak duen jarrera ezaguna dela gogoratu du, eta erabakia dagoeneko jakinak diren irizpideen arabera hartuko dutela.
Zentrala itxi edo baimena luzatu, hori izango da Gobernuak erabakiko duena.
Gizartea
Garoñako langileei lasai egoteko esan die Espainiako Gobernuak
Ministroen Kontseiluak ez du gaurko bileran zentral nuklearraz erabakirik hartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu