Garoña ixteko agindua baliorik gabe uztearen arriskuez ohartarazi dute

Araba Garoñarik Gabe elkartearen arabera, Espainiako Gobernuak kolokan jarri du «arabarren etorkizuna»

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
Espainiako Gobernuak Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra (Burgos, Espainia) 2013an ixteko agindua baliogabetzeko izapideak hasi izana gaitzetsi du Araba Garoñarik Gabe taldeak. «Espainiako Gobernuak arriskuan jarri ditu arabarren bizia eta segurtasuna». Zentral nuklearren aurkako taldearen arabera, erabakiak gutxi batzuen interesei erantzuten die. «Enpresa batzuen interesak jarri dituzte herritarren segurtasunaren gainetik». Gogoratu dute Espainiako Auzitegi Nazionalak berak agindu zuela datorren urtean ixtea. «Ixteko aginduak nahiko argudio ematen zituen». Garoñaren aurka egiten jarraituko du taldeak: «Gure esku dagoen guztia egingo dugu gehiengoaren nahia errespeta dadin».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.