Nazioarteko aditu talde batek ebatzi duenez, Santa Maria de Garoñako zentral nuklearrak (Espainia) gainditu egin ditu erresistentzia probak; Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak erresistentzia proban eginiko lana «baloratu» egin dute. Zortzi pertsonak osatu dute taldea; horietatik bi Europako Batzordeko kideak dira.
Bestalde, ESK sindikatuak dei egin du zentralaren aurka protesta egitera eta gaur arratsaldeko zazpietan Gasteizko Ogeta pilotalekura joatera. Sindikatuak kritikatu egin du Arabako herritarrek Garoñako zentral «zaharkitua» ixteko eskatu badute ere hura irizpide ekonomikoengatik zabalik mantendu nahi izatea.
Garoñak erresistentzia probak gainditu ditu, nazioarteko adituentzat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu